Philippe de Broca, jaiotza-izenaz Philippe Claude Alex de Broca de Ferrussac (Paris, Frantzia, 1933 – Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 2004), frantses zinemagilea izan zen.
Biografia
Abenturazko eta umorezko filmak egin zituen batik bat, eta horietako askotan Jean Paul Belmondo aktorea izan zuen protagonista Cartouche (1962), L'Homme de Rio (1964), Les tribulations d'un chinois en Chine (1965). Yves Montandek ere de Brocaren zenbait lanetan parte hartu zuen, Le diable par la queue (1969) filmean, esaterako. Beste film batzuk: Chouans! (1988) eta Les 1001 nuits (1990).
Erreferentziak