Javier Erice Cano (Iruñea, Nafarroa, 1928ko abuztuaren 21a – ibidem, 2024ko ekainaren 2a) nafar politikaria eta medikua izan zen. Iruñeko alkate izan zen 1975-1977 bitartean. 1977ko hauteskundeetan, UNAI (Unión Navarra de Izquierdas) taldeko zerrendaburu izan zen, baina boto batzuen aldeagatik ez zuen diputatutza eskuratu. Hego Euskal Herriaren batasunaren alde agertu zen beti. 2000. urtetik aurrera Nafarroako Alderdi Sozialistakoa izan zen.[1]
Erreferentziak