Jarosław Dąbrowski (Zhytomyr, 1838ko azaroaren 13a - Paris, 1871ko maiatzaren 23a) poloniar militarra izan zen. Errusiaren aurkako 1863ko Poloniako Altxamenduan hartu zuen parte eta Siberiara atxiloturik eraman bazuten ere, ihes egitea lortu zuen. Frantziara ihes egin eta 1871ko Parisko Komuna-ren alde borrokan (Batzorde Zentraleko kidea izan zen) ari zela hil zen barrikadetan.
Beraz, 1897an, Wybicki musikagileak konposatu zuen Mazurek Dąbrowskiego edo Poloniak gaur egun duen ereserkia ez da berari buruzko baizik eta Jan Henryk Dąbrowskiri buruzkoa.
Erreferentziak