Janet Davidson Rowley (Davidson ezkongabean eta Rowley ezkondu ondoren) (New York, 1925ekoapirilaren 5a - 2013koabenduaren 17a) genetista estatubatuarra izan zen, leuzemia eta beste minbizi-mota batzuk eragiten dituen translokazio kromosomikoa identifikatzeagatik ezaguna. Rowleyren aurkikuntzek minbiziaren anomalia genetiko espezifikoetara zuzendutako sendagaiak garatzea ahalbidetu zuten.[1][2][3]
Rowleyk bere bizitzaren zatirik handiena Chicagon eman zuen lanean eta sari eta ohore ugari jaso zituen bere bizitzan zehar, genetikaren arloan egindako lorpenak eta ekarpenak aintzatetsiz.[4]
Bizitza pertsonala
Janet Davison 1925eko apirilaren 5ean jaio zen New Yorken, Hurford eta Ethel Davisonen alaba, baina bere familia Chicagora joan zen bizitzera 2 urte bete baino lehen.[5] 1948an medikuntzako beste ikasle batekin ezkondu zen, Donald Rowleyrekin, gero Chicagoko Unibertsitatean patologiako irakasle izan zena.[6] Lau seme-alaba izan zituzten. Hurrengo 20 urteak umeak hazten eman zituen astean hiru egunetan hainbat lekutan lan egiten zuen bitartean, Downen sindromea duten umeentzako Chicagoko klinika bat barne.[7]
Ibilbide profesionala
1951n mediku lizentzia lortu ondoren, Rowley doktoreak sendagile gisa lan egin zuen Haurtzaro eta Jaio aurreko Kliniketan, Montgomery County, Maryland-eko Osasun Publikoko Departamentuan. 1955ean Chicagoko Dr. Julian Levinson Foundation-en ikerketa-lanpostu bat hartu zuen, garapen-urritasuna duten haurrentzako klinikan, eta bertan egon zen 1961era arte. Neurologia irakatsi zuen Illinoisko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean.
1962an, Rowley-ren minbizia eta kromosomaren interesa piztu zen NIHko praktiketan, giza kromosoma normal eta anormaletan DNAren erreplikazioaren eredua aztertzen. Rowley doktorea Chicagoko Unibertsitatera itzuli zen, Hematologia Saileko ikertzaile gisa. 1969an irakasle elkartua izan zen eta 1977an irakasle titularra.[7]
1970eko hamarkadan, lehendik zeuden quinakrinaren fluoreszentzia eta Giemsa tindaketa metodoen erabilera gehiago garatu zuen kromosomak identifikatzeko, eta frogatu zuen zenbait kasutan leuzemia mota batzuetan inplikatutako Philadelphia kromosoma anormalak 9. kromosomaren translokazio batean parte hartzen zuela kasu batzuetan. Translokazioa kromosoma baten zati bat hautsi eta beste kromosoma bat batzen duen prozesua da, edo bi kromosoma biak hausten direnean materiala trukatzen dutenean. Leuzemia mielogeno akutuan 8 eta 21 kromosomen arteko translokazioa ere identifikatu zuen, eta leuzemia promielozitikoan 15 eta 17 artean.[8] Rowleyk ere lagundu zuen, bere ikerketen bidez, azido erretinoikoaren eraketa aztertzen.[6]
Lehen translokazio kromosomikoa Rowleyk 1972an aurkitu zuen leuzemia mielogeno akutuan.[9] Rowley doktoreak 1970eko hamarkadan bere aurkikuntzak argitaratu zituenean, translokazio espezifikoek gaixotasun espezifikoak eragiten zituztela argudiatu zuen, minbiziaren kausari buruz ezarritako ikuspegiaren aurka, zeinak anomalia kromosomikoei garrantzi gutxi ematen zien.[8] Hasieran bere ideiekiko nolabaiteko erresistentzia bazegoen ere, bere lanak eragin handia izan zuen, eta 1990erako hirurogeita hamar translokazio baino gehiago identifikatu ziren minbizi ezberdinetan.
2013ko abenduaren 17an, Rowley etxean hil zen 88 urte zituela, obulutegiko minbiziaren konplikazioengatik.[10]
Sariak eta aintzatespenak
1984an, Rowley doktorea Chicagoko Unibertsitateko Medikuntza, Biologia Zelularra, Molekularra eta Giza Genetikako Blum-Riese Distinguished Service Irakasle izendatu zuten.[2]
1989an, General Motors Cancer Research Foundation-ek Charles S. Mott saria ez ezik, Clowes Memorial saria ere eman zion.[7]
1991n, American Philosophical Society-ko kide hautatu zuten.[7]
Gairdner Nazioarteko Saria jaso zuen 1996an.
1998ko Albert Lasker saria, Oinarrizko Ikerketa Medikoagatik.[11]
2010ean, Jesse Stevenson Kovalenko Domina eman zion Zientzia Akademia Nazionalak.[7]
2012an, Rowley doktorea Oinarrizko Ikerketaren arloko Hope Funds for Cancer Research Award sarirako eta Hope Funds Scientific Advisory Board-erako hautatu zuten.
2012an ere, Osasun eta Medikuntza Teknologiaren Japoniako Saria irabazi zuen beste bi zientzialarirekin batera Gleevec-en sorreran izan zuen paperagatik.[17]
↑ abcde(Ingelesez)«"Janet D. Rowley, MD"»American Association for Cancer Research (AACR) (www.aacr.org) (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
↑ abWapner J.. The Philadelphia Chromosome: A Genetic Mystery, a Lethal Cancer, and the Improbable Invention of a Lifesaving Treatment.. ISBN9781615191970..