Jan Kot
| Jan Kot | |||
|---|---|---|---|
2014ko uztailaren 23a - ← Carlo Ellena Elizbarrutia: Zé Docako elizbarrutia | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Maków Podhalański, 1962ko maiatzaren 10a (64 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | poloniera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
| Kidetza | Maria Sortzez Garbiaren oblatuak | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Jan (João) Kot (Maków Podhalanski, 1962ko maiatzaren 10a) poloniar-brasildar elizgizon katolikoa da, Maria Sortzez Garbiaren Misiolari Oblatuen kongregazioko kidea. 2014tik aurrera Zé Docako apezpikua da.[1]
Bizitza
Rybnik hiriko Boguszowice Osiedle auzoan hazi zen.[2] Polonian bizi zela, ingeniaritza zibila ikasi zuen[3] eta gero Misiolari Oblatuen apaizgaitegian sartu zen filosofia eta teologia ikasteko.[4] 1986ko irailaren 8an eman zituen erlijio-botoak Maria Sortzez Garbiaren Misiolari Oblatuen kongregazioan, eta 1992ko ekainaren 20an apaiz-ordenazioa jaso zuen Zdzisław Fortuniak apezpikuaren eskutik.[1]
Elizaren Historian lizentziatura lortu zuen Poloniako Rybnikeko unibertsitatean. 1992tik 1994ra Siedlceko parrokiako bikarioa izan zen eta 1994an Brasilera joan zen misiolari.[4] Kargu hauek izan zituen han: Olinda eta Recifeko artxidiozesiko Jussarvalgo parrokoa (1995etik 2000ra); artxidiozesi bereko Vitória de Santo Antãoko parrokoa (2000tik 2005era); probintziako bigarren kontseilaria (2003tik 2012ra) eta probintziako lehen kontseilaria (2012tik 2014ra).[4] 2006tik 2013ra São Raimundo Nonatoko elizbarrutiko Campo Alegre do Fidalgoko Mariaren Bihotz Santuaren elizako parrokoa izan zen. 2013an, Capitão Gervásio Oliveirako Fátimako Ama Birjinaren parrokia berria hartu zuen bere gain.[3]
2014ko uztailaren 23an, Frantzisko aita santuak Zé Docako apezpiku izendatu zuen.[4] Urte bereko urriaren 18an apezpiku-ordenazioa jaso zuen Pedro Brito Guimarães artzapezpikuaren eskutik, Fernando Antônio Saburido artzapezpikuak eta Carlo Ellena apezpikuak lagunduta.[1]
Ondorengotza apostolikoa
- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Marcantonio Colonna kardinala (1762)
- Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
- Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
- Carlo Odescalchi kardinala (1823)
- Eugène-Charles-Joseph de Mazenod apezpikua (1832)
- Joseph Hippolyte Guibert artzapezpikua (1842)
- François-Marie-Benjamin Richard kardinala (1872)
- Pietro Gasparri kardinala (1898)
- Clemente Micara kardinala (1920)
- Armando Lombardi artzapezpikua (1950)
- Edilberto Dinkelborg apezpikua (1959)
- Augusto Alves da Rocha apezpikua (1975)
- Pedro Brito Guimarães artzapezpikua (2002)
- Jan Kot apezpikua[1]
Erreferentziak
- ↑ a b c d (Ingelesez) «Bishop João Kot, O.M.I.» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2026-05-10).
- ↑ (Polonieraz) Kucharczak, Przemysław. «Biskup z półpustyni» Gość Niedzielny 2014-07-31 (kontsulta data: 2026-05-10).
- ↑ a b (Portugesez) «Papa nomeia bispo para diocese de Zé Doca (MA)» Diocese de Picos (kontsulta data: 2026-05-10).
- ↑ a b c d (Italieraz) «Rinuncia del Vescovo di Zé Doca (Brasile) e nomina del successore» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2014-07-23 (kontsulta data: 2026-05-10).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.