James Stirling (matematikaria)

James Stirling (matematikaria)

Bizitza
JaiotzaStirling1692ko maiatzaren 11
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaEdinburgo1770eko abenduaren 5a (78 urte)
Hobiratze lekuaGreyfriars Kirkyard
Familia
AitaArchibald Stirling, 3rd of Garden
AmaAnna Hamilton
Ezkontidea(k)Barbara Watson (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaBalliol College
(1710 - 1717)
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta zuzendaria
Enplegatzailea(k)Veneziako Errepublika  1719)
Paduako Unibertsitatea  (1720 -  1722)
Scots Mining Company (en) Itzuli  (1735 -  1770)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakIsaac Newton
KidetzaRoyal Society
Prusiako Zientzien Akademia
Edinburgh Philosophical Institution (en) Itzuli
Izengoitia(k)The Venitian

James Stirling (1692ko maiatza1770eko abenduaren 5a) matematikari eskoziarra izan zen.[1] Archibald Stirling-en eta haren bigarren emazte, Anna Hamiltonen semea izan zen. Oxfordeko Balliol Collegen ikasi zuen.

Stirling-en zenbakiek eta Stirling-en formulak beren abizena daramate.

Biografia

Garden herrian jaio zen, Stirlingetik gertu, 1692ko maiatzean. 1726ko azaroaren 3an Londresko Royal Societyko kide hautatu zuten, Isaac Newtonek proposatuta. 1753an uko egin zion arrazoi ekonomikoak zirela medio.

1735ean Leadhills-eko meategien administratzaile izendatu zuten, eta horrek murriztu egin zuen matematikarekiko zuen dedikazioa (baina ez guztiz). Hamar urte geroago, meatzeetako aireztapenari buruzko artikulu bat argitaratu zuen.

Edinburgon hil zen, 1770eko abenduaren 5ean.

Lanak

Methodus differentialis, 1764
  • Lineae Tertii Ordinis Neutronianae (1717)
  • Methodus differentialis Newtoniana illustrata (1719)
  • Methodus Differentialis (1730)
  • Of the figura of the Earth, and the variation of gravity on the surface (1735)

Erreferentziak

  1. Algebraic number theory, Richard A. Mollin

Kanpo estekak