James Gibbs (Aberdeen, 1682ko abenduaren 23a - Londres, 1754ko abuztuaren 5a) eskoziar arkitektoa izan zen. Carlo Fontanarekin egin zituen ikasketak Erroman 1703tik 1709a arte. Ondoren, Wrenekin batera, Londresko elizak eraberritzeaz arduratu zen, eta St Mary-le-Strand (1714-1717) eta St Martin-in-the-Fields (1722-1726) eraiki zituen. Derbyko katedrala eta Cambridgeko Senate House (1722-1730) eraiki zituen, eta Oxfordeko liburutegia (Library, 1737-1742). Gibbsen A Book of Architecture liburuak eragin handia izan zuen XIX. mendea arte Ameriketako arkitektoengan.
Erreferentziak