Jakue IV.a Mallorcakoa (Perpinyà, 1336ko abuztuaren 24a - Soria, 1375eko urtarrilaren 20a) Mallorcako erregea izan zen 1349-1357 urteetan. Jakue III.aren semea, Lluchmajorgo borrokan parte hartu zuen. Preso hartu zuten baina ihes egitea lortu zuen. Napoliko Juana I.arekin ezkondu zen eta Mallorcako erreinua eskuratzeko ahaleginak egin zituen Gaztelako erregeen laguntzarekin. Rosellon hartu eta Mallorcan sartu zen, baina azkenean Gaztelara erretiratu behar izan zuen.
Erreferentziak