Jakob Böhme (Görlitz, Alemania, 1575eko apirilaren 24a - 1624ko azaroaren 17a) kristau mistikoa eta teologoa izan zen, Alemanieraz idatzi zuen lehenbiziko pentsalaria. Haren pentsaera Pizkundeko pentsaeraren ildotik doa, Nikolas Kusakoa, Parazeltso eta Giordano Brunoren harira. Bere kabuz ikasi zuen; Biblia, Eckhart, Weigel, Caspar Schwenckfeld eta, batez ere, Parazeltso izan ziren haren iturri nagusiak. Haren metafisika neoplatonismoa ez bezalakoa da: izaki perfektua izaki ez-perfektuetatik abiatuz sor litekeela frogatu zuen. Idealismoaren aitzindari izan zen; haren pentsaerak eragin handia izan zuen filosofo askorengan: Spinoza, Schelling, Goethe eta Hegelengan, esaterako.
Haren obra aipagarrienak Aurora oder Morgenröte im Aufgang (1612, Egunsentiaren jaiotza), De tribus principiis (1620), De signatura rerum (1622) eta Mysterium magnum (1623) dira.
Erreferentziak