Jaime Miláns del Bosch Ussía (Madril, 1915eko ekainaren 8a - ibidem, 1997ko uztailaren 26a) espainiar militarra izan zen. Tradizio militarreko familia batean hazia, karrera Toledoko Infanteriako Akademian hasi zuen, 1934an. Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen, eta zauritu egin zuten Toledoko gotorlekuaren defentsan. Gerran legioko ofizial gisa borrokatu zen. 1941ean, Dibisio Urdinean parte hartu zuen, Bizargorri Operazioan. Buruzagi gisa, agregatu militarra izan zen Espainiako enbaxadetan Argentina, Uruguai, Txile eta Paraguain. 1971n, jeneral izendatu zuten eta Brunete Dibisio Korazatuko XII Brigadaren buruzagitza eman zioten. 1977an, teniente jeneral izendatu zuten, eta aurrerantzean III. Eskualde Militarreko Kapitaina Nagusiaren buru izan zen, Valentzian. 1981eko otsailaren 23ko kolpe militarra prestatu zuten buruzagietako bat izan zen, eta egun hartan Valentzian salbuespen egoera dekretatu zuen. 1981eko martxoan auzipetua izan zen, kolpean parte hartu zuten beste hogeita lau militarrekin batera: 26 urteko kartzela zigorra ezarri zioten eta gudarostetik bota zuten. 1991n, 75 urte zituela, kartzelatik irten zen.
Erreferentziak