Jacqueline Wilson, jaiotzez Jacqueline Aitken, (Bath, 1945eko abenduaren 17a) ingeles eleberrigilea da, batez ere haurrentzako liburuengatik ezaguna.
Bizitza
Bathen jaio zen 1945eko abenduaren 17an[1]. Bederatzi urte zituela, bere lehen «liburua» idatzi zuen, Meet the Maggots, 21 orrialde zituena[2]. Eskolan Jacky Daydream ezizena jarri zioten, gerora autobiografiaren izenburu gisa erabili zuena[3].
Surreyko nesken eskolan eta Carshaltongo eskola teknikoan ikasi zuen[4]. 16 urterekin eskola utzi ondoren, idazkari gisa trebatzen hasi zen, baina gero Thomson argitaletxearekin lanean hasi zen Jackie izeneko aldizkari berri batean[5].
Krimen-fikziozko hainbat eleberri idatzi zituen haurrentzako liburuei eskaini aurretik[6]. Haurrentzako eleberrietan adopzioa, dibortzioa eta buruko gaixotasunak bezalako gaiak jorratzen ditu askotan[7].
Bizitza pertsonala
1965ean, 19 urte zituela, Millar Wilsonekin ezkondu zen. Bi urte geroago, Emma izeneko alaba bat izan zuten[5]. 2004an dibortziatu ziren[6].
2020ko apirilean, elkarrizketa batean aipatu zuen Trish izeneko emakume batekin ezkonduta zegoela[8]. Alfristonen bizi da[9].
Lanak
Erreferentziak
Kanpo estekak