Iñigo Juaristi Caballero (Berango, 1968ko urriaren 20a) bizkaitar futbol-entrenatzailea da, emakumezkoen taldeak entrenatzen aritzen dena. Espainiako lau liga irabazi zituen Athletic taldearekin eta Euskal selekzioko entrenatzailea ere izan da.
Ibilbidea
Bizkaiko hainbat emakumezkoen futbol talde entrenatu zituen harik eta Leioa lehen mailara igo eta Athletic bihurtu zen arte. Talde bilbotarrarekin lau liga irabazi zituen[1]. 2019an Bizkerre Futbol Taldera itzuli zen[1] eta 2021-22 denboraldian Lehen Nazionaleko txapelduna izango zen.
2022an Deportivo Alavés Gloriosas taldeak fitxatu zuen[2].
Emakumezkoen euskal selekzioko entrenatzailea ere izan da 2017 eta 2022 artean[3].
Taldeak
Hona hemen Iñigo Juaristik entrenaturiko taldeen hurrenkera:[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak