Iñaki Uriarte Palacios (Bartzelona, 1946) bizkaitar arkitektoa da, ondare arkitektonikoaren defendatzaile sutsua.
Aita barakaldarra zuen, Francok bizkaitzik egotzitakoa, Bartzelonan ama ezagutu zuen, bilbotarra bera, eta bertan jaio zen Iñaki. Han arkitektura ikasi zuen.
1979an, kultura katalanari buruzko bilkura batean entzun <uen kultura ondarea, arkitektura bereziki, herri baten identitate zeinu nagusia zela, hizkuntzaz beste, eta horrek kezka handia eragin zion. Ideia horiekin iritsi zen Bilbora 1986an eta ondarearen arloan zeregin ugari zela iruditu zitzaion, berehala hasi zen artikulu kritikoak idazten, Europarekiko eta Kataluniarekiko atzerapena sumatu zuen orduan.[1]
Arkitekto ikertzailea
Bereziki Bilboko Portuko eta itsasadarraren inguruetako ondarea sakon ikertu du. Turistei kontatzen zaien bertsio ofizial azaleko eta onberaren oso bestelako kontaera kritikoa osatu du, azken 24 urteotan, itsasadarrean behera egiten dituen ibilbide gidatuetan transmititzen duena.[1][2]
Bartzelonatik Bilbora mugitu zenean Arkitektoen Kolegioan ondarearen inguruko ekitaldiak antolatzen hasi zen. Gatazka gogorrak izan zituen orduan: Plaza Barriko estalkia kentzeko borroka, Excelsior hotela ez eraistekoa, bertan Bizkaiko Batzar Nagusiak egiteko kristalezko eraikina egin nahi baitzuten, Gordailu Frankoarena, Alondegia… [1]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak