Okzitanian Pacherenc du Vic-Bilh, Tursan, Floc de Gascogne eta Jurançon ardo zuriak produzitzen dira ixkiriot ttipia erabiliz. Ameriketan ere hazten da ixkiriot ttipia ardo zuriak egiteko. Uruguaiko mahastietako ixkitiot ttipia euskal migratzaileek eramandakoa da[2]. Australiako ardo zurietan ere usatzen da[3].
Ezaugarriak
Izenak adierazten duen legez alea tamaina txikikoa du. Mahatsek azal lodia dute.
Ixkiriot ttipia ardo zuri lehorra, fruta-gustukoa eta urduria egiteko aukera ematen du, era berean perfumez eta aromaz beterikoa dena. Mahastizain batzuk abendura arte uzten dute mahastian, geroago bildutako mahatsekin postre-ardoa egiteko.