- Artikulu hau atletari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iván Fernández».
Iván Fernández Anaya (Gasteiz, 1988ko ekainaren 10a - ) arabar atleta da, mendi-krosean aditua.[1]
2016 baino lehen, maratoian lehiatu zuen. Lehen ahaleginean, helburua lortzear izan zen. 2.12.55eko marka lortuta gertu egon zen Rio de Janeirora joatetik, baina gutxieneko marka izan arren, tokirik gabe geratu zen azkenean.[2]
2013ko urtarrilean biral bihurtu zen bideo batean Abel Mutai atleta seinaleztapena gaizki ulertuta helmuga baino lehenago gelditzen dela ikusten da, atzetik zetorren Fernández konturatu zen eta Mutai pasatu eta lasterketa irabazi beharrean eta helmugara bere aurretik joateko esan zion Mutairi, Burlada Cross Country lasterketan. Kirolariaren jokaera goraipatu zen globalki.[3][4][5][6]
Erreferentziak