Espainian 34 hautagaitza aurkeztu ziren Europako hauteskundeetara. Iustitia Europa "antiglobalista eta antisistema" bezala autodefinitzen diren artean zegoen, eta analista politikoek ultraeskuinean kokatu zuten[2]Vox, Se Acabó la Fiesta, Frente Obrero eta Falange alderdiekin batera.[3]
2024ko Europako hauteskundeotan, Fronte komuna osatu zuten Alternativa Democrática Nacional (Portugal) eta Umanitá E Ragione (Italia) alderdiekin.[4] Euskal Herrian, Izan Auzokrazia alderdiaren babesa jaso zuten.[5]
Kideak
Bere hautagai nagusia, Luis Maria Pardo, COVID-19 pandemiaren krisialdian egin zen ezagun, Administrazio Publikoek hari aurre egiteko hartutako neurriak kritikatzeagatik.[6]
Beste kide batzuk:
Manuel Tinoco: 2024ko ekainean Espainian nekazariek egin zituzten protesta handien buruetako bat (Movimiento Rural Español).[3]
Roberto San Antonio: terapia naturalen defentsaren aldeko elkartearen lehendakaria, Monica Garcia Gomez osasun ministroaren aurkako kereila sartu zuen.[7]
Herritarren komunikazio eta informazio kanalak sortzea.[7]
2024ko hauteskundeetan Europako Parlamentuan eserlekurik lortu ez arren, Iustitia Europa alderdiak helburu hauek sustatzeko lanean jarraitzeko asmoa baieztatu zuten.[8]