Itziar Otegi Aranburu

Itziar Otegi Aranburu

Bizitza
JaiotzaOiartzun, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta idazlea

Inguma: itziar-otegi-aranburu

Itziar Otegi Aranburu (Oiartzun, Gipuzkoa, 1972) itzultzailea, interpretea eta idazlea da.

Bizitza

Formakuntza

Farmazia fakultatean ikasi zuen, eta eremu horretan hasi zen ikertzen ere: elikagaien kalitatea, toxikologia, zentzumen analisia… Laborategi batean eman zituen sei urte. Ekoizleen fabriketara auditoriak egiten zituen. Batetik bestera ibiltzen zen; behin Madagaskarrera joateko aukera ere izan zuen. Horrek, eta jendea ezagutzeko aukerak oso erakargarria egiten zuen lana, eta piloa ikasi zuen. Baina aspertu egin zen eta aldatzea erabaki zuen eta itzulpengintzara bideatu zen.[1]

Lan ibilbidea

Zientziaren alorrean espezializatutako itzultzaile eta interpretea da. Munduko Merkataritza Erakundean aritua, besteak beste. Itzultzaile autonomo gisa eta unibertsitatean irakasle ibili ondoren, Administrazioko itzultzaile dabil.

EIZIEren Zuzendaritza Batzordean jardun zuen urte batzuetan, eta hainbat jardueratan izan du elkarteak kolaboratzaile. 31eskutik blogaren “eskuetako” bat izana da, eta Senez aldizkarian ere argitaratuak ditu zenbait artikulu.

Bestalde, Idazlea itzultzaileen lantegian itzulpen mintegiaren koordinatzaile izana da hiru alditan.[2]   

Argitalpenak

Itzulpenak

  • Axenario (Jules Renard),
  • Ez da erraza gizon on bat aurkitzea (Flannery O’Connor),
  • Jainkoa izan nahi zuen autobus-gidariaren istorioa eta beste batzuk (Etgar Keret), edo
  • Tiger Lily: Heroi bat sortu da! (Maeve Friel). Azken horrekin, Vitoria-Gasteiz haur eta gazte literaturako itzulpen-saria jaso zuen 2014an.
Itziar Otegi eta Joseba Sarrionandia "Ezer ez dago utzi nuen lekuan" liburua aurkezten Durangoko Hitz liburudendan (2024)

Sorkuntzak

  • Lorerik gorriena, haurrentzako albuma.[3]
  • Ezer ez dago utzi nuen lekuan. (Elkar, 2024).[4][5]

Bestelakoak

  • Itziar Otegiren artikuluak 31 eskutik blogean.[6]

Sariak

  • 2014an, haur eta gazte literaturako Vitoria-Gasteiz itzulpen-saria jaso zuen, Maeve Frielek ingelesez idatzitako Tiger Lily: A Heroine in the Making! liburua euskaratzeagatik (Otegiren itzulpenaren izenburua: Tiger Lily: Heroi bat sortu da!).[7][8]
  • 2020an, Etxepare saria jaso zuen, Sandra Garayoa Cotera ilustratzailearekin batera, Lorerik gorriena albumagatik.[9]
  • 2024an, Donostia Hiria Kutxa Literatur saria jaso zuen, Ezer ez dago utzi nuen lekuan lanagatik.[10][11]

Erreferentziak

  1. Itzultzaileak mintzo: Itziar Otegi. (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
  2. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
  3. «Itziar Otegi Aranburu | Katakrak - Librería, Cafetería, Editorial, cooperativa» katakrak.net (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
  4. «Conoce al Autor | Itziar Otegi Aranburu | Biografía y Obras Destacadas» pocketbook.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
  5. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Ezer ez dago utzi nuen lekuan - Itziar Otegi Aranburu» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
  6. «Itziar Otegi» 31 eskutik 2024-09-27 (Noiz kontsultatua: 2024-12-08).
  7. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Libros de Itziar Otegi Aranburu. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
  8. El Ayuntamiento premia las traducciones de Itziar Otegi y Manu López, en literatura infantil y juvenil, en el Día del Euskera « Notas de prensa. (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
  9. «Itziar Otegi Aranburu eta Sandra Garayoa Cotera egileek irabazi dute 2020ko Etxepare saria "LORERIK GORRIENA" albumarekin» Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
  10. «ITZIAR OTEGI ARANBURU - Biografía y mejores libros» La Vanguardia 2024-12-05 (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
  11. Leire, Perlines(e)ko. (2024-09-17). «Donostia Hiria Kutxa literatur sariko alor bat irabazi du Itziar Otegik» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).

Kanpo estekak