Euskara ondo dago kokatuta Hizkuntza Teknologian, Ixa taldeari eta beste erakunde batzuei esker, Elhuyarri adibidez. Hizkuntza gutxituen artetik esango nuke, ondoena posizionatuta dagoena dela. Hemen urteak daramatzate baliabideak sortzen edo biltzen.
Horrela, hizkuntzaren tratamenduko tresnak euskararen irakaskuntzan nola erabil daitezkeen aztertu izan du geroko ikerketetan; ikerketan hizkuntzaren prozesamendua, ikaskuntza eta material didaktikoen sorkuntza lantzen du.[9] Taldean sortutako tresnak euskararako eta Irlandako gaelerarako ere erabili izan dituzte geroago.[10]
Euskara-irakasleei laguntzeko egiten duten beste ikerketa bat erantzunen kalifikazio automatikoarena da. Oro har galdera irekien erantzunak guztiz zuzen kalifikatuko dituen sistemarik ez dago egun, baina nazioarteko ataza hauetan pixkana-pixkana aurrerapauso handiak ematen ari dira ikertzaileek. Galdera irekiei erantzuteak ahalegin handia eskatzen du, baita kontzeptuak argi antolatuta edikitzea ere.[11]
Besteak beste, EHUko, Eusko Jaurlaritzako, Madrileko Ministerioko eta Europar Batasuneko deialdietako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu. Besteak beste proiektu hauetan parte hartu du:[12] NewsReader[6] (2013), Linguatec[13] (2018), DeepReading[14] (2019), ELE: European Language Equality I[15] (2021), ELE II[15] (2022), Scaling language models for low-resource languages (Baliabide gutxiko hizkuntzentzako hizkuntz ereduak eskalatzea)[16] (2023), eta ILENIA: Impulso de las lenguas en Inteligencia Artificial (Hizkuntzak aupatzea Adimen Artifizialean)[17] (2023).
LINGUATEC eta ELE proiektuak. Hizkuntza gutxituentzako teknologia
Baliabide gutxiko hizkuntzentzat mesedegarri izan daitezkeen tresna teknologikoak direla eta, aipagarria da AldabekLINGUATEC eta ELE: European Language Equality proiektu europarretan parte hartu zuela.
OKZITANIERA: Hiztegi elebakarra: ohiko hitzen bilduma okzitanieraz; Hiztegi elebiduna: ohiko hitzen bilduma okzitanieraz eta haien ordainak beste hizkuntza batzuetan; Analisi morfosintaktikoa: hitzen erroa, aurrizkiak eta atzizkiak banatzea; Analisi sintaktikoa: taldeak osatzen dituzten hitz-segidak ezagutzea; VOTZ: Okzitanierazko hizketaren sintesia. Funtsezkoa gailu mugikor ugariren interfazerako; ReVOc: Okzitanierazko hizketa-ezagutzailea; Frantses-okzitaniera bikotearen itzulpen automatikoa hobetzea
BALIABIDE ELEANIZTUNAK: Pirinioetako hizkuntzen artean itzulpen automatikoa egiteko APPa: euskara-frantsesa, euskara-gaztelania, frantsesa-okzitaniera eta gaztelania-aragoiera
Bestalde European Language Equality (ELE) ELE proiektuaren helburu nagusia Hizkuntza Berdintasunerako Europako Programa prestatzea izan zen, ikerketarako, berrikuntzarako eta inplementaziorako agenda estrategiko gisa, eta Europan 2030erako hizkuntza digitalaren erabateko berdintasuna lortzeko ibilbide-orri gisa.[15] 2021 eta 2022 urteetan Europako 43 hizkuntzen teknologia-baliabideak aztertu zituzten eta bakoitzerako txosten zehatz bat argitaratu zuten.[19] Eta, jakina, euskarako txostena ere argitaratu zuten.[18] Aldabek 2022ko apirilaren 7an parte hartu zuen LEIA proiektua abiatzeko ekitaldian.
Itziar Aldabek hartu zuen parte 2022an Espainiako Gobernuak eta RAEk antolatu zuten LEIA proiektuaren aurkezpenean. Proiektuan adimen artifizialaren garapenean ikertzen da Espainiako hizkuntzak bultzatu eta indartzeko. Aurkezpeneko mahai-inguruan gaia hau izan zen: « Nola lortu teknologiak gaztelaniaz pentsatzeko?». ekitaldiko mahaikideak hauek izan ziren: Cristina Gallach, Hizkuntzaren Ekonomia Berri baten aldeko Aliantzarako ordezkaria; Alberto Granados, Microsoft-eko presidentea Espainian; Chema Alonso, Telefonicako Estrategia Digitaleko zuzendaria, eta Itziar Aldabe, EHUko eta Hitz Zentroko aditu gisa.[21][22]
«
Europako Parlamentuak sustatzen du ELE proiektua (European Language Equality). Haiek ere ohartu baitira hizkuntza-teknologia hori eragile ekonomiko ona dela Europako edozein hizkuntzarentzat, eta, jakina, gaztelania, katalana, euskara eta galizierarentzat ere bai. [...]
Europako hizkuntza guztiak monitorizatzen ari gara (70), eta ikusten ari gara oso garrantzitsua dela teknologien garapena, hizkuntza bat eta besteak bereizten dituena datuen kantitatea/kalitatea eta datuetarako sarbidea baitira.
Hainbat ikastaro eta hitzaldi eman ditu euskaraz.[23] Beti ere gai hauen inguruan: IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan, eta Hizkuntzen Irakaskuntzan.
Lanaren izenburua
Urtea
Egileak
Adimen Artifiziala: Erronkak, aukerak eta arriskuak
Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko e-makumeak bilguneko partaidea izan da hainbat urtez.[24] Alde horretatik teknologiaren sorkuntzan emakumeen presentzia oso beharrezkoa dela defenditu izan dute.[25][26][27]
Teknologiaren sorkuntzan emakumeen presentzia oso beharrezkoa dela-eta Aldabek parte hartu du e-makumeak taldeak Gaur8 astekarian duen atalean:[28]
Gainera, Emakumeak Zientzian ekimenean parte hartzen du, Informatika fakultateko beste hainbat kiderekin batera. Esate baterako, 2021ean, pandemia garaian, "Informatika ipuin eta magia bidez: algoritmoak" bideo didaktiko-ludikoan aurkezle gisa agertzen da, Edurne Larrazarekin batera. Bideoan ipuin bat eta magia-joko bat erabiltzen dira algoritmoaren kontzeptua azaltzeko. Lehenengo, Banatzaile despistatuen ipuina ikus daiteke eta gero, "Ada" magoak magia truko baten bidez landuko du kontzeptu bera