Itziar Agirre

Itziar Agirre
Foru Diputatua

Bizitza
JaiotzaUrretxu, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaGipuzkoako Foru Aldundia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Miren Itziar Agirre Berriotxoa (Urretxu, 1975), 2013tik Lakuako ogasunaren esparruan lan egiten du; lehenik, Zerga Administrazioko zuzendari gisa, eta, ondoren, 2017tik aurrera, Ogasuneko sailburuorde gisa. Itziar Agirre sailburuordeak ordezkatuko du Jokin Perona, Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatu gisa, foru erakundeko iturriek jakitera eman dutenez.[1]

Ibilbidea

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna, enpresa pribatuan lan egin zuen Lakuan sartu aurretik, 1999tik 2003ra Manufacturas Oria enpresako administrazio-lanetan aritu zen, eta abokatu aholkulari gisa aritu zen Elkarlan 2013ra arte. Gainera, EAJko zinegotzia da Urretxuko Udalean 2003tik, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako prokuradorea izan zen 2007-2013 legegintzaldian.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak