It Could Happen to You (euskaraz Zuri Gerta Dakizukeen) 1994ko Andrew Bergman estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko drama-komedia film bat da. Nicolas Cage, Bridget Fonda, Rosie Perez, Isaac Hayes, Seymour Cassel, Stanley Tucci eta J.E. Freeman aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
New York hiria. Charlie Lang (Nicolas Cage) bihotz oneko polizia bat da. Egun batez, kafetegi batean bere lankidearekin zeozer hartzen ari dela, Yvonne Biasi zerbitzariari ordaintzeko nahiko dirurik izan ez eta Yvonnek ordaindu gabe joateko esaten dionean, Charliek erosi berri duen loteria txartela sarituz gero, ordainetan sariaren erdia emango diola hitzemango dio. Zorionez, eta nahiz eta bera eta Muriel (Rosie Perez) emaztearen harridurarako, lau miloi dolarrekin saritua izango da.
Charliek hitzemanari leial izan, eta nahiz eta bere emaztea sumindu, zerbitzariari sariaren erdia emango dio. Halere, emazte petral eta handigurak bestelako asmoa du. Charliek ordurarte ekonomikoki larri eta estu zebilen Yvonne zerbitzariak ere bihotz ona duela ohartuko da, emandako diruarekin lan egiten duen kafetegia erosi eta bertan jateko adina diru ez duten bezeroentzat dohainik jateko mahai bat ipini baitu.
Aktoreak
Kanpo estekak