Istoria de las bienandanças e fortunas Lope Gartzea Salazar historialariak idatzitako liburua da. Lehenago Cronica de Viscaya idatzi bazuen ere, Bienandanças da Gartzea Salazarren libururik ezagunena.
Sorrera
Lope Gartzea Salazarrek Muskizko San Martin dorretxearen presondegian zegoela idatzi zuen. Hasi, 1471an hasi zuen eta 1476an, hil baino lehentxeago arte, bukatu zuen.
Tankera
XV. mendean ohi zen bezala, bere 25 liburukietan historia, kondaira eta ohiturak nahasten dira. Liburua gaztelaniaz idatzi zuen baina egilea bere azalpenetan euskara menperatzen zuela bistan zegoen.
Edukia
Egileak liburuan munduko eta bertoko historiaz aritzen du, munduaren egitetik XV. mendera arte. Honakoak dira gaiak:
- Munduaren egitea, Uholde Handia, Babelgo dorrea, Babilonia, Abraham, Troia, Herakles, Alexandro Handia, Kartago eta Erroma.
- Milango dukerria, Frantzia, Bretainia, Flandria eta Borgoinako erresumak, Venezia, Ingalaterrako erresuma, Otomandar Inperioa eta Gurutzadak.
- Espainiako historia (gaztelaniaz: fechos d'España), bere jendeztatzetik Gaztelako Henrike IV.aren erreinaldira.
- Nafarroako erregeak, Eneko Aritzatik Joanes III.era, Bizkaiko historia bere jendeztatzetik, Bizkaiko Jaurerria eta Gaztela, Lapurdi, Gaskonia, Gipuzkoa, Bizkaia, Enkarterri, Araba eta Oviedoko handikien historia (bandoen gerra tartean).
Interesgarrienak azkeneko sei liburukiak dira, egileak berak bizi izandako gorabehera asko kontatzen direlako.
Kanpo estekak