Ishikari suprefetura (japonieraz: 石狩振興局, Ishikari-shinkō-kyoku?)
Hokkaidoko suprefetura bat da, Sapporo hiriburua dagoena. 2011eko erroldaren arabera 2.334.241 biztanle ditu.
Etimologia
Teoria onartuenaren arabera Ishikari izenak bihurgune handietako ibaia esan nahi du. Beste teoria baten arabera ainuerazko Ishikaripet izenak "itxura ederreko ibaia" esan nahi du.
Geografia
Suprefeturari izena Ishikari ibaiak ematen dio, Japoniako hirugarren luzeena denak. Suprefetura zeharkatu eta Ishikari hirian itsasoratzen da, Japoniako itsasoan. Seprefetura ibaiaren alboetan zabaltzen den Ishikari lautadan kokatzen da.
Aipatzekoa da suprefeturaren hegoaldean dagoen Shikotsu-Tōya Parke Nazionala.
Banaketa administratiboa
Garraioa
Hokkaido uharteko aireportu garrantzitsuena bertan dago, Chitose Aireportu Berria, nazioarteko hegaldiak hartzen dituena. Bigarren aireportu bat ere badu Japonia barruko hegaldietarako, Okadama Aireportua hain zuzen ere.
Iruditegia
Kanpo estekak