Isac Elliot Lundén (Kauniainen, Finlandia, 2000ko abenduaren 26a) abeslari eta aktore finlandiar-suediarra da. 12 urte zituela atera zuen lehen diskoa eta "New Way Home" abestia oso ezaguna egin zen, hainbeste, Ellioten biografia kontatzen zuen dokumental bat egin eta Finlandiako zinematan erakutsi zela[1].
Biografia
Helsinkiko katedraleko Cantores minores mutil haurren abesbatzako partaidea izan zen eta "Pop Goes My Heart" abestia Ella ja kaverit (2012) filmean entzun zen[2].
12 urte zituela (2013ko otsailaren 14an) "New Way Home" singlea atera zuen[3] eta urte bereko maiatzean Wake Up World diskoa kaleratu zuen. Finlandiako zerrendetan lehen postura iritsi zen eta platinozko diskoa izan zen. Hurrengo urtean bigarrena atera zuen, Follow Me. Helsinkin, Londresen, Stockholmen eta Los Angelesen grabatu zen diskoa. Ondoren "Save a Girl" izeneko bira egin zuen. 2014an Isac Ellioten biografia azaltzen duen dokumentala egin zen, Isac Elliot: Dream Big – The Movie[1]. 2017an hirugarren disko luzea plazaratu zuen, Faith izenekoa.
2019an Polydor Records-ekin nazioarteko disko bat egiteko kontratua sinatu zuen eta hainbat single kaleratu zituen ingelesez.
2022an "20min" singlea atera zuen, finlandieraz kantaturikoa, William eta Cledos raperoak alboan zituela[4]. Tik Tok eta Spotify plataformetan arrakasta itzela izan zuen eta hurrengo abestiak finlandieraz egingo zituela adierazi zuen. 2023an Sanni Kurkisuo abeslariarekin "Riidellään" abestia atera zuen[5].
Diskografia
- Wake Up World (2013)
- Follow Me (2014)
- A Little More (2016) - EPa
- Mikael Gabriel × Isac Elliot (2017) - EPa
- Faith (2017)
Dokumentalak
- Isac Elliot – Waking Up The World (2013)
- Unelmana Isac Elliot (2013)
- Isac Elliot: Dream Big – The Movie (2014)
Erreferentziak
Kanpo estekak