Morganek gaixotasun birikoenaurkako immunitatea ikertu zuen, hala nola polio eta entzefalomielitisa nahiz eta ez zuen gizakiekin saiakuntza klinikorik egin kalterik eragingo ez ziela erabat ziurtatu arte.[5] Emakumea izanik, diskriminazioa jaso zuen; bere gizonezko lankide ikertzaileek baino soldata apalagoa izan zuen eta haiek izan ziren beti bekak eta sariak jaso zituztenak.[1][4][6]
Polioari buruzko ikerketak
Poliomielitisa nerbio sistemaren birus inbaditzaile batek eragindako gaixotasun infekziosoa da, ondorio deformagarriak, ezgaitzaileak eta are fatalak dituena. HIESa agertu arte, XX. mendeko gaixotasunik hedatuenetakoa izan zen, mundu osoan zehar epidemiak eraginez. 1944an, Morganek ikerketa taldea osatu zuen Johns Hopkins Unibertsitateko, David Bodian eta Howard A. Howe birologoekin eta frogatu zuen digestio-hodia zela polioaren birusaren infekzio eta sarbide nagusia, ez arnasbidea ordura arte uste zen bezala. Bere taldearekin, gainera, birusaren hiru mota desberdin zeudela aurkitu zuen eta infekzioan biremia fase bat zegoela, hots, birusaren presentzia odolean.[2][7]
Han esperimentuak egiten hasi zen ehun nerbiosoan hildako polio birusarekin eta formaldehidoakin ez-aktibatuta. Txinpantze talde bat immunizatzea lortu zuen. Ez-aktibatutako birusarekin txertatu ondoren, tximinoek poliobirus kontzentrazio altuko injekzioei aurre egin ahal izan zieten. [8] Bere lana 1948an argitaratu zuen eta hau polioaren aurkako txertoa existitzen zenaren lehenengo froga esperimentala bihurtu zen. 1935ean, Maurice Brodie- k birus ez-aktibatuarekin immunitatearen indukzio bera erakutsia zuen. [9]
Morganek bere lana egin arte, uste zen birus biziek soilik ahal zutela polioaren aurkako immunitatea transmititu. Beraz, Morganen lana funtsezkoa izan zen hildako birusekin polioaren aurkako txertoa lortzeko. Jonas Salk ikerlari estatubatuarraren txertoa onartu zen 1955ean erabilera orokorrerako. 1962an Albert Bruce Sabin poloniar birologoak birus bizi eta moteldua erabiliz sorturiko txertoa onartu zen. [2][7]
1950ean John Hopkins Unibertsitatea utzi zuen eta bertan behera utzi zituen polioari buruzko ikerketak, 1949an Joseph Muntain koronel ohiarekin ezkondu ondoren. Inork ez zuen polioaren inguruko ikerketekin jarraitu nahiz eta Morganek gaixotasunaren inguruko artikuluak argitaratzen jarraitu zuen. [1][3]
Morgan senarrarekin batera Westchester konderrietara joan zen bizitzera, eta harekin batera hasi zen konderriko Laborategi Ikerketa Sailean, aurreko ikerketa-zentroa baino askoz ere apalagoa zena. Peter Olitsky-k, bere irakasle ohiak, Morganenan baino maila baxuagoko laborategi horretako zuzendariari gomendatu zion bere lanean oinarritzeko. Gainera, Morgan larri ezindua zegoen senarraren semeordea zaintzen hasi zen.[5]
1960an, bere semeordea, Jimmy Mountain, hegazkin istripu batean hil zen, eta ondoren Morganek bere lana utzi zuen County Countyn. Urtebete geroago, Columbiako Unibertsitateanbioestatistika masterra egin zuen eta aholkulari zientifikoa izan zen Manhattango Memorial Sloan Kettering Cancer Center zentroan.[1][3]
Morgan 1980an erretiratu eta 1996an zendu zen, 85 urte bete baino bi egun lehenago.[5]
Sariak eta errekonozimenduak
1958ko urtarrilean, bere bustoa zizelkatu zen, gainontzeko polioari buruzko ikerketataldearekin, emakume bakarra izanik Roosevelt Warm Polioren Ospearen Aretoan (Warm Springs, Georgia)[1][4]