Irupu ur-jauziak edo Iruppu ur-jauziak (इर्पुजलपात) Indian dauden ur-jauziak dira. Virajpet hiritik 48 km-tara daude, Indiaren hegoaldeko Karnataka estatuan.[1]
Deskribapena
Lakshmana Tirtha ur-jauziak izenaz ere ezgutzen dira, Lakshmana Tirtha ibaiak sortzen baititu[1]. Bi jauzi jarraian egiten ditu eta guztira 52 metrotako altueran erortzen da.[2]
Montzoi sasoian ur kopuru handia izaten du eta ikusgarria izaten da.[1]
Kondaira eta erlijioa
Kondaira baten arabera Rama eta Lakshmana anaiak inguru hartatik pasa ziren Ramaren Sita maitalearenganako bidean. Ramak Lakshmanari ur apur bat eskatu zion eta honek gezia Brahmagiri mendietara jaurti eta ur-jauzia sortu zuen[3]. Kondairak dio ur honek pekatuak garbitzeko gaitasuna duela eta horregatik Shivaratri Egunean milaka erromes inguratzen dira bertara.[1]
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak