Irena Szewińska, jaiotza izena Kirszenstein (Leningrad, 1946ko maiatzaren 24a - Varsovia, 2018ko ekainaren 29a) poloniar atleta izan zen.
Sobietar Batasunean jaio zen eta jatorri judua zuen. 1967an Janusz Szewiński bere entrenatzailearekin ezkondu zen. Bost Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta zazpi domina irabazi zuen, hiru haietako urrezko. Olinpiar txapelduna izan zen 1964an 4 x 100 metroko lasterketan, 1968an 200 metroko lasterketan eta 1976an 400 metroko lasterketan. Txapeldunordea izan zen 1964an luzera jauzian eta 400 metroko lasterketan. Brontzeko dominak irabazi zituen ere 1968an 100 metroko lasterketan eta 1972an 200metroko lasterketan.
Atleta bakarra da 100, 200 eta 400 metrotako munduko errekorrarekin.