Irati Bereau Baleztena

Irati Bereau Baleztena
Bizitza
JaiotzaIrun, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaJaume I.a Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Elhuyar Fundazioa
KidetzaEuskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea

Inguma: irati-bereau-baleztena-00?mota=all&hizkuntza=es

Irati Bereau Baleztena (Irun, Gipuzkoa, 1978) itzultzailea da.[1]

Bizitza

Formakuntza

Itzulpengintzako eta Interpretazioko lizentzia eskuratu zuen Castelló de la Planako Jaume I.a Unibertsitatean .[1]

Lan ibilbidea

Lan-ibilbidearen hasieran hizkuntza-irakasle jardun zuen, gaztelania eskolan eman zituen Irlandan eta frantses irakasle aritu zen Oiartzungo Ikastolan.

2003tik 2016ra, Elhuyar Fundazioan egin zuen lan, itzultzaile bereziki, baina baita zuzentzaile, hiztegigile eta euskararen normalizazioko aholkulari ere.[2]

2016az geroztik, Nafarroako Unibertsitate Publikoan ari da itzultzaile, zuzentzaile eta interprete lanetan, Euskararako Atal Teknikoan.[1][3]

Argitalpenak

Argitalpenei dagokionez, zenbait obra literario eta saiakera euskaratu ditu.

  • Deitora zaitzala Tigrisek. Emilienne Malfattoren liburuaren itzulpena ISBN 978-84-19319-40-1 (2023, Txalaparta)[4]
  • Ene herri txikia. Faye, Gaël-en liburuaren itzulpena. (2016, Igela)
  • Robespierreren lan hautatuak. Vermorel, August (2020) (fr - eu)
  • Antzinako Erregimena eta Iraultza. Tocqueville, Alexis de (2014) (fr - eu)[5]
  • Gizarte-kognizioa  (2012) (en - eu)
  • Zer da Hirugarren Estatua? Sieyès, Emmanuel-Joseph (2011) (fr - eu) ISBN 8498605784 (Euskal Herriko Unibertsitatea)[6]
  • Tolerantziari buruzko tratatua. Voltaire (2010) (fr - eu)[7]
  • Madame Curie. Curie, Eve (2009) (fr - eu)

Erreferentziak

  1. a b c «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  2. Irati Bereau Baleztena – Elhuyar Aholkularitza |. (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  3. «Universidad Pública de Navarra - Campus de Excelencia Internacional» www.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  4. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Deitora zaitzala Tigrisek - Emilienne Malfatto» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  5. «21. Antzinako Erregimena eta Iraultza - Euskera - UPV/EHU» Euskera (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  6. Zer da Hirugarren Estatua. .
  7. «14. Tolerantziari buruzko tratatua - Euskera - UPV/EHU» Euskera (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).

Kanpo estekak