Iparreko Izarra Eusko Itsas Gudarostearen boua zen.
1936ko abenduan, Eusko Jaurlaritzak bikoteko arraste-arrantza itsasontzi txiki bi armaz hornitu zituen, Goizeko Izarra eta Iparreko Izarra. Iparreko Izarrari popan 57 mm-ko kanoia eta metrailadore bat jarri zizkioten. Itsasontziek 25 metroko luzera zuten, eta 10 korapiloko abiadura.
Eusko Itsas Gudarostean zegoela, Iparreko Izarrak kapitain bakarra izan zuen: Pedro Ruiz de Loizaga (1936ko abendutik-1937ko irailera)
Bouak 1937ko irailean Frantziara ihes egin zuen, gero Espainiako Bigarren Errepublikako Ontzidian jarraitzeko.
Kanpo Loturak
Kanpo estekak