- Artikulu hau itsasontziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Goizeko izar».
Goizeko Izarra Eusko Itsas Gudarostearen boua zen.
1936ko abenduan, Eusko Jaurlaritzak bikoteko arraste-arrantza itsasontzi txiki bi armaz hornitu zituen, Goizeko-Izarra eta Iparreko-Izarra. Goizeko Izarrari popan 57 mm kanoia jarri zioten. Itsasontziek 25 metroko luzera zuten eta 10 korapiloko abidura.
Eusko Itsas Gudarostean zegoela, Goizeko Izarrak kapitain bakarra izan zuen: Antonio Zinkunegi (1936ko abendutik-1937ko urtarrilera)
Bilboko itsasadarrean Velasco itsasontzi frankistak etengabeko minatzearen ondorioz, 1937ko urtarrilaren 17an Bilboko portuaren uretan Goizeko-Izarra eta haren eskifaiako 17 kide hondoratu ziren.
Kanpo Loturak
Kanpo estekak