Invernessko katedrala (Eskoziako gaeleraz: Cathair-Eaglais Inbhir Nis) edo San Andres katedrala Eskoziako Inverness hiriko katedrala da, Eskoziako apezpiku elizari dagokiona. A mailako eraikina izendaturik dago.
Kokapena
Britainia Handian iparralderen kokaturik dagoen katedrala da. Ness ibaiaren ertzean dago.
Historia
Robert Eden apezpikuak Moray, Ross eta Caithness diozesietarako katedrala Invernessen egon behar zela erabaki zuen. 1866an ezarri zuen lehen harria Canterburyko artzapezpikuak eta lanak 1869an amaitu ziren, dorretako orratzak eraiki gabe gelditu ziren arren. Hirian bizi zen Alexander Ross arkitektoak diseinatu zuen.
Deskribapena
Tarradaleko hareharri gorriz eraikia dago baina habearteko zutabeak Peterheadeko granitozkoak dira.
Iruditegia
Kanpo estekak