Intsusa gorria (Sambucus racemosa) Adoxaceaefamiliaren zuhaixka-erako landarea da, Europako erdialdean eta hegoaldean, Danimarkan eta Suedian hazten dena, eta fruitu gorri biziak dituena.[1]. Pirineoetan ere aurki dezakegu, gehienetan 1200metrotako garaieratik gora. 5mtako altuera ere izan dezakeen zuhaixka, baina gehienetan 3m baino gutxiagokoak. Oin berean hainbat enbor izaten dira, gehienetan kurbatuak. Haitz eta eremu harritsuetara ongi egokitua. Loraldia apirila eta maiatzean, fruituak uztaila eta abuztuan ontzen dira.
Aldaerak
Sambucus racemosa subsp. arborescens (Torr. & A.Gray) A. E. Murray