1988koEfektu berezi onenen Oscar Saria irabazi zuen (Bill George, Dennis Muren, Harley Jessup eta Kenneth F. Smith). Ikusle kopurua eta diru etekinei dagokionez arrakasta handia izan zuen.
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEBtako Itsas Armadako Tuck Pendelton (Dennis Quaid) pilotu odolberoa berau nimino bilakatu, kapsula batean sartu, eta era berean kapsula hori untxi baten gorputzean sartuko duten esperimentu baterako boluntario aurkeztu da. Baina gaizkile batzuk asmakuntza bereganatzen saiatu eta azkenean Pendelton tenientea denda bateko langilea den Jack Putter (Martin Short) izeneko gizaseme hipokondriako, xelebre eta urduriaren gorputz barnean amaituko du.
Hortik aurrera, Tuck tenientea Jacken gorputzetik atera dadin biek elkarlanean aritu beharko dira.