Jungek inkontziente kolektiboak sen inkontzientea inguratzen duela uste zuen, freudiarinkontziente pertsonalak ez bezala. Bere ustez, inkontziente kolektiboak eragin handia du gizakion bizitzetan, bere ikurrak bizi eta esperientzien bidez esanahia zutenak. Psikologia analitikoaren praktika psikoterapeutikoak pazienteak inkontziente kolektiboarekiko duen harremana ikertzen du.
Lionel Corbett psikiatraren esanetan, egungo psikologia sakonean ez dute "inkontziente kolektibo" terminoa erabiltzen baizik eta garaikideak diren "psike autonomo" edo "psike objektibo".[3]
Bere kritikarien ustetan kontzeptu azientifiko eta fatalista da, edo (bere alde mitikoagatik) zientifikoki frogatzeko zaila.[4] Bere aldekoek, berriz, psikologia, neurozientzia eta antropologiaren aurkikuntzek kontzeptua berresten dutela diote.