Ines Etxegibel

Ines Etxegibel

Bizitza
JaiotzaDurango1974ko urtarrilaren 7a (50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria, errugbilaria eta hamabosteko errugbi entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
 
Posizio edo espezialitateazabaltzailea

Ines Etxegibel Alberdi (Durango, Bizkaia, 1974ko urtarrilaren 7a) errugbilaria eta errugbi entrenatzailea izan zen. Eliteko kirolaria. Espainiako selekzioko jokalaria eta entrenatzailea izan zen.

Ines Etxegibel Durangoko Kurutziaga ikastolako ikaslea izan zen umetan, Durangoko Institutuan jarraitu zuen ikasten eta Bartzelonako Unibertsitatean INEF lizentziatura lortu zuen.

Kirolari ibilbidea

Durango Errugbi taldean (DRT) hasi zen errugbian jokatzen 1989-90 denboraldian. Talde berean jarraitu zuen 1996 arte.

1996tik 2002 arte R.C. L'Hospitalet, taldean jardun zuen jokalari.

2003tik 2007arte INEF Bartzelonako jokalari eta entrenatzaile gisa.

2009 hautatzaile debuta egin zuen.[1]

2011n Emakumezkoen Espainiako hautatzaile zela, dimisioa eman zuen, Espainiako Rugby federazioak gizon eta emakumeei eskaintzen zizkien baliabideetan zegoen diskriminazioagatik,[2][3]

2012an Federazioko zuzendaritza aldaketaren ondoren, Emakumezkoen Rugby XV selekzioaren buru jarri zen berriro.[4]

2014-15 denboraldian, Durangon, DRTko Division de honor Bko mutilen entrenatzailea, División de Honor mailara igotzeko promozioa jokatuz.[5]

Lorpenak

Euskal Selekzioarekin, Txapelketa Autonomikoetan, TXAPELDUNAK 6 denboraldi hauetan

  • 2000-2001
  • 2001-2002
  • 2005-2006
  • 2007-2008
  • 2008-2009
  • 2009-2010.

Copa de su Majestad la Reina de Rubyko IRABAZLEAK jokalari eta entrenatzaile gisa:

  • 1997-1998 eta 2001-2002 denboraldietan R.C L'Hospitalet-en
  • 2004-05,[6] 2005-2006, 2006-2007 denboraldietan INEF Barcelonako taldean

Nazioarte Mailan

Munduko Txapelketak:

Jokalari moduan:

  • Holanda 1998, 7. Postua
  • Bartzelona 2002, 8. Postua
  • Edmonton (Canada) 2006, 9. Postua

Entrenatzaile gisa:

  • Paris, 2014

Europako txapelketak

  • Madrid 1996 txapeldunordeak
  • Niza 1997 3.ak
  • Belluno (Italia) 1990 txapeldunordeak
  • Almeria 2000 txapeldunordeak
  • Lille txapeldunordeak
  • Toulouse 2004, 6.ak
  • Madrid 2007 3.ak

Entrenatzaile moduan:

  • Estokolmo 2009 txapeldunordeak
  • Estrasburgo 210 TXAPELDUNAK
  • A Coruña 2011 txapeldunordeak
  • Madrid 2013 TXAPELDUNAK

"6 Nazioak" Txapelketa

Jokalari gisa:

  • 2000 urtean 3.a.
  • 2001ean 2.a.
  • 2002an 4.a.
  • 2004an 3.a.
  • 2005ean 4.a.
  • 2006an 6.a.

Sariak

2004. urtean "6 Nazioak" txapelketan, Irlandaren aurkako partidan jokalari onenaren saria jaso zuen.

Erreferentziak

  1. [https://www.marca.com/2009/05/17/mas_deportes/rugby/1242580050.html «Espa�a hizo volar en pedazos a Alemania: 74-0 - MARCA.com»] www.marca.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  2. [https://www.marca.com/2011/05/19/mas_deportes/rugby/1305821792.html «In�s Etxegibel present� su dimisi�n a la FER - MARCA.com»] www.marca.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  3. «Ines Etxegibel: 'Balantza beti dago desorekatuta gizonezkoen alde'» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  4. [https://www.marca.com/2012/12/07/mas_deportes/rugby/1354902364.html «In�s Etxegibel vuelve al frente de la selecci�n femenina ante Italia»] www.marca.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  5. Manterola, Aitor. «Borrokaren lehen lerroan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  6. AS, Diario. (2005-05-22). «Getxo y El Salvador jugarán la final» AS.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).