Inbestiduren auzia

Errege bat apezpikua inbestitzen ari dela.

Inbestiduren auzia botere erlijioso eta sekularren arteko gatazka nabarmenena izan zen Erdi Aroan. Auzia Henrike IV.a enperadorearen eta Gregorio VII.a Aita Santuaren artean hasi zen XI. mendean, Elizako karguak nork izendatuko zituela kausa. Gatazkak Alemanian 50 urteko gerra zibilaz gain, enperadoreen boterearen murrizketa, abade eta duke handien mesederako, ere ekarri zuen.

Kanpo estekak