In the Hell of PatchinkoMano Negra taldearen zuzeneko diskoa da. 1991ko azaroaren 2an grabatu zuten Kawasakiko Club Citta musika aretoan "Sound Creaters" estudio mugikor bat erabiliz. Virgin France diskoetxeak 1992ko azaroaren 9an kaleratu zuen.[1]
Disko honetan Mano Negrak bere abesti ospetsuenak jo zituen, baita Chuck Berryren "County Line" eta The Clash edo Stray Cats taldeek abestu duten "I Fought the Law" abestiak ere. Soinu onena jotzen zuten unea zela uste zutelako, grabazioa zuzenean egitea erabaki zuten.[2] Disko hau 1991ko abenduan bere buruaz beste egin zuen Marc Police Les Wampas taldeko gitarrista ohiari eskainita dago.