Toivo Ilmari Hannikainen (1892ko urriaren 19a, Jyväskylä; † 1955eko uztailaren 25a, Kuhmoinen) finlandiar konposatzailea izan zen.
Pekka Juhani Hannikainenen semea, Helsinkiko Unibertsitatean ikasi zuen 1911tik 1914rako tartean. Segidan Vienako Musika Akademian ikasi zuen Franz Schrekerekin, 1915tik 1917ra Alexander Silotirekin San Petersburgon eta 1919an Alfred Cortotekin Parisen. Jarraian piano-irakasle gisa lan egin zuen kontserbatorioan eta beranduago Helsinkiko Sibelius Akademian irakasle gisa.
Opera bat, pianorako kontzertua, pianorako kuartetoa, pianorako konposizio aunitz eta Liederrak konposatu zituen.