Ilia Alekseievitx Karpenkov, errusieraz Илья Алексеевич Карпенков (Mineralnye Vody, Errusia, 1997ko otsailaren 17a), Errusiako 3x3 selekzioko saskibaloi jokalari errusiarra da[1].
Errusiako Olinpiar Batzordea (ROC) ordezkatu zuen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan[2]. Kontuan izan NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabaziko du ROC taldearekin, Letoniakoaren atzetik (urrezkoa) eta Serbiakoaren aurretik]] (brontzezkoa) sailkatuko dira. Hauek osatuko dute ROC taldea: Ilia Karpenkov, Kirill Pisklov, Stanislav Xarov eta Alexander Zuev-ek[3][4].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak