Il Mercenario, Italia eta Espainiaren artean eginiko spaghetti western azpigeneroko film bat da, Sergio Corbucci zine zuzendari italiarrak 1968an zuzendua. Protagonista nagusia Franco Nero da.
Istorioa
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
|
Billie (Franco Nero), diru gehien ematen dionarentzako lana egiten duen mertzenario bat da. Mexikora iristen da Mexikoko Iraultzaren garaian eta Pacorekin (Tony Musante) adiskidetasun bat hasten du, nolabaiteko abertzale ospea duen eskrupulurik gabeko gaizkile bat. Baina Pacok ez daki armak erabiltzen, eta, beraz, Billie, berarekin elkartzen da, baina adiskidetasunagatik ez dela ohartzen du, ezta altruismoagatik ere, baizik eta soldata handi bategatik.
Aktoreak
Bitxikeriak
Film honetako musika, L'Arena izenburua duena, Quentin Tarantinoren Kill Bill filmetan agertzen da.
Kanpo estekak