Il Facchino (euskaraz: «Atezaina») Erromako kaleetan nahiko hondatuta ikus daitekeen eskultura da. Haren ingurua kondaira ugari sortu dira eta Erromako estatua hiztunetako bat da. 1590 inguruan egin zen, ziur asko Jacopino del Conteren diseinu batean oinarrituta.[1]
Ezaugarriak
Estatua txikia da. Upel bat eusten duen gizon zahar irudikatzen du. Ziur asko urketari bat zen baina auzotarrek pertsonalitate desberdinak eman dizkiote, esaterako Lutero zela edota Abbondo Rizzio, inguruko atezain bat, upel bat zeramanean hil zena.
Beste estatua hiztunen moduan, Il Faccino ere mezu anonimoak eta satirikoak zintzilikatzeko erabili izan da.[2]
Erroma hirian, anonimotasunez, iritzi politikoei bidea emateko aukera izan zen estatua horiena. Ohitura XVI. mendean hasi zen eta hauxe zen oinarria: jendeak kritikako poemak edo esaldiak idazten zituzten eta eskultura publikoetan itsasten edo zintzilikatzen zituzten. Ohitura gaur egun oraindik gordetzen da.[3]