Il Boemo (euskaraz: «bohemiarra») 2022ko Petr Václav txekiar zinema zuzendariaren film biografikoa da.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1764. Josef Venezian bizi da, baina urtebetetik gora darama bizimodu kaxkarra izaten. Opera-konpositore bihurtu nahi du. Hiria jada finkatuta dauden egile talentudunez beteta dagoenez, ez dago lekurik Josefentzat, agidanez. Biolin-jotzaile gisa lan bila dagoela, neska dirudun baten orbitan sartuko da, eta aretoetan jotzeko aukera emango dio horrek. Baina Josefek markesa libertino baten maitale bihurtzean izango du nahi duena lortzeko benetako aukera.[1]
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak