Ikurrinen sistemafisioterapiaren baitan erabiltzen den triaje mota bat da. Ikurrinen bidez, sistema honek pazientearen arazoa bizkorrago eta hobeto konpontzea ahalbidetzen du, bai beste osasun zerbitzu egokiagora bideratuz, bai fisioterapia tratamendua modu eraginkorragoan antolatzeko.[1]
Testuinguru horretan, ikurrinek faktore hauek identifikatzen laguntzen diote fisioterapeutari, hipotesiak egin ahal izateko eta tratamenduaren norabidea zehazte aldera. Horretara, lehendik ere egiten zen screening edo bahetze klasikoari (ikurrin gorriak) beste hainbat sailkapen gehitu zaizkio.[5]
Sailkapena eta identifikazioa
Ikurrinen sisteman multzo handi bi bereiz daitezke:[1]
Ikurrin klinikoak: fisioterapia baino, pazienteak beste osasun espezialista baten asistentzia behar dutela adierazten dute. Hauen barruan ikurrin gorriak eta laranjak ditugu.
Ikurrin psikosozialak: kasuaren eta testuinguru sozialaren ezaugarriak adierazten dute, errekuperazio prozesua txarrerako baldintzatuz. “Ikurrin hori” kontzeptua 1997an hasi zen erabiltzen,[6] osasun arazoen pronostikoa kaltetzen zuten faktoreak izendatzeko, eta denborarekin azpisailkapen gehiagotara zabaldu da; gaur egunean ikurrin horiak, urdinak eta beltzak ere aintzat hartzen dira,[7][8][4] eta baita ikurrin arrosak ere (errekuperazio prozesuan lagundu dezaketen egoerak bistaratzeko).[5]
Fisioterapeutak historia klinikoan, esplorazioan zein tratamenduan zehar detektatu behar ditu ikurrinak. Horretarako, ezinbestekoa du giza osasunari buruzko ikuspegi zabala, fisioterapiarekin zuzenean lotuta ez dauden gaixotasunen fisiopatologiaren ezagutza barne.[9]Arrazonamendu klinikoan oinarritutako diagramek detekzioan lagun dezakete.[10] Arlo honen garrantziaz jabetuta, eta pazienteek zuzenean fisioterapeutarengana joateko gero eta joera handiagoa erakusten dutenez,[11][2]elkargo profesionalek eta administrazioek ikurrinen bahetzean trebatzera zuzendutako formakuntza ekimenak bultzatzen ari dira.[12]
Ikurrin gorriak
Klasikoki deskribatu izan diren fisioterapiarako kontraindikazioak dira. Adibidez, muskulu-eskeleto sisteman: patologia inflamatorioa, neurologikoa, zirkulazio arazoak, infekzioak, minbizia, frakturak...[1] Ikurrin gorriak gutxi dira (fisioterapeutarengana doazen pazienteen %1 inguru), baina oso garrantzitsua da historia klinikoa egitean, esplorazioan edo tratamenduan zehar detektatzea, mediku espezialistarengana lehenbailehen deribatzeko.[13][11]
Minaren aurreko jarrerak: aktibitate jakin batzuek saihesteko joera, minaren beldurrez; mina kudeatzeko arazoak; tratamendu pasiboekiko zaletasuna....
Esan behar da faktore hauek ez direla bakarrik pazienteetan aurkitzen; fisioterapeutak ere pazientearen eboluzioa oztopa dezake ikurrin hori propioekin: sinesmenak, terapia edo test diagnostiko jakin batzuekiko zaletasuna, beste tekniken ez-ezagutza...
Ikurrin horiek ez dute fisioterapia tratamendua ezinezko bihurtzen, baina berau planifikatzerako orduan kontuan hartu behar dira; lesioaren tratamenduarekin batera, identifikatutako faktoreak aldarazteko pedagogia lana egin beharko delako.[9]
Ikurrin urdinak
Osasuna eta lan munduaren arteko loturak. Adibideak: lana gustuko ez izatea; lanpostuak gure osasuna kaltetzen duela sinestea; lankideekin edo nagusiekin gaizki konpontzea; lanak eskatzen duen mailara ailegatzen ez garela pentsatzea...[8][1]
Ikurrin beltzak
Zenbait arlotan ikurrin urdinen eremuarekin nahastu badaiteke ere, ikurrin beltzekin langilearen kontroletik kanpo dauden faktoreak nabarmendu nahi dira, hala nola administrazioarekin edo testuinguruarekin lotutako arazoak. Adibidez: arazo ekonomikoak; lanera bueltatzeko oztopoak; istripuekin lotutako aseguru arazoak; gehiegi babesten duen familia edo osagileak; ergonomikoki moldatu ezin den aktibitatea; lanerako ezgaitasun-deklarazioarekin lotutako gaiak...[8] Faktore hauek pazienteak jaso dezakeen laguntza mugatu edo blokeatu dezakete.[1]
Ikurrin arrosak
Louis Giffordek 2005ean izendatu zituen, ikurrin horien ifrentzu bezala. Izan ere sinesmenek, aurreiritziek, erantzun emozionalek eta minaren aurreko jarrerek ez dute beti kutsu ezkorra izan behar; jarrerok egokiak izan ezkero, pazientearen sendatze prozesuan oso positiboki ere eragin dezakete, eta beraz osagileek kontuan hatu behar dituzte tratamenduaren nondik norakoak erabakitzerako orduan.[5]
↑ abKendall NA, Linton SJ, Main CJ.. (1997). Guide to Assessing Psychosocial Yellow Flags in Acute Low Back Pain: Risk Factors for Long-Term Disability and Work Loss. Accident Rehabilitation and Compensation Insurance Corporation of New Zealand and the National Health Committee.
↑Main CJ, Phillips CJ, Watson PJ.. (20015). Secondary prevention in health-care and occupational settings in musculoskeletal conditions focusing on low back pain. In: Handbook of Complex Occupational Disability Claims: Early Risk Identification, Intervention and Prevention.. Kluwer Academic/Plenum, 387–404 or..
↑Main CJ, Sullivan MJ, Watson PJ.. (2008). Risk identification and screening. In: Pain Management: Practical Applications of the Biopsychosocial Perspective in Clinical and Occupational Settings. Churchill Livingstone Elsevier, 97–134 or..