Ifrane

Ifrane
‫إفران‬
ⵉⴼⵔⴰⵏ
hiria
Administrazioa
Herrialdea Maroko
EskualdeaFez-Meknes
ProbintziaIfrane Province
Izen ofizialaإفران
Ifrane
Jatorrizko izena‫إفران‬
ⵉⴼⵔⴰⵏ
Posta kodea53000
Geografia
Koordenatuak33°32′N 5°07′W / 33.53°N 5.12°W / 33.53; -5.12
Mapa
Azalera3.573 km²
Altitudea1.713 m
Demografia
Biztanleria11.209 (1994)
13.074 (2004)
14.659 (2014)
13.964 (2024)
Dentsitatea3 bizt/km²
Etxebizitzak3.814
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia212
Ordu eremuaEuropa Mendebaldeko Ordua

Ifrane[1] (arabieraz: إفران‎, amazigeraz: ⵉⴼⵔⴰⵏ) Marokoko hiri bat da eta izen bereko eskualdeko hiriburua da. 2014ko erroldaren arabera 14.659 biztanle ditu.

Mendialdean dago eta Afrikako eta Arabiar herrialdetako tenperatura hotzenaren errekorra ezarri zuen 1935ean.[2]

Geografia

Atlas Ertainean kokaturik dago, 1.665 metrotako altueran. Eski estazioa du eta mendiko trekking ibilbideek turismogune garrantzitsua bihurtu dute.

Klima

Mendialdean kokaturik dago eta Ozeano Atlantikotik datozen lainoek prezipitazio dezente uzten dute. Neguan tenperaturak asko jaisten dira eta elurra erruz egiten du. Ifranek Afrikako eta Arabiar herrialdetako tenperatura hotzenaren errekorra ezarri zuen 1935ean, -23'9 °C hain zuzen ere.[2]

    Datu klimatikoak (Ifrane (1991–2020))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 21.6 21.3 24.2 26.3 32.0 35.2 36.4 37.8 34.4 29.4 23.3 21.9 37.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.4 10.6 13.1 15.4 19.6 25.2 30.3 30.3 24.6 19.3 13.0 10.6 18.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.2 5.2 7.6 9.8 13.6 18.3 22.8 22.8 18.1 13.6 7.9 5.5 12.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.0 -0.2 2.2 4.1 7.5 11.3 15.2 15.3 11.5 7.8 2.7 0.4 6.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -14.4 -23.9 -9.8 -5.6 -5.8 0.0 4.5 4.4 0.7 -3.8 -10.4 -14.0 -23.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 125.8 113.8 115.5 94.1 52.4 20.4 11.7 17.0 40.2 90.6 137.0 142.9 961.4
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 7.8 7.8 8.5 7.3 5.8 2.9 2.3 3.0 4.7 5.9 7.9 8.1 72.0
Eguzki orduak 180.6 169.1 214.4 211.2 263.1 302.3 340.8 317.0 258.1 227.3 175.8 172.8 2832.5
Iturria: NOAA (sun 1961–1990),[3][4] (August record high)[5]

Historia

XVI. mendetik aurrera izan da asentamendua bertan, Sîdî 'Abd al-Salâm sharifak ezarri zuenetik. Gaur egungo hiria Frantziaren administraziopean ezarri zen 1928. urtean. Kolonoentzako uda igarotzeko toki freskoa izateko helburuaz sortu zuen Frantziak. 1979. urtean izen bera duen probintziako hiriburu bihurtu zen.

Ifrane izenak "haitzuloak" esan nahi du amazigheraz, izan ere historian zehar inguruko kareharrizko hormetako zuloak erabili baitira bizileku gisa. XX. mendearen bigarren erdialdean hasi ziren etxeak eraikitzen.

Hezkuntza

Al Akhawayn Unibertsitatea Ifranen ezarri zen 1995ean.[6]

Ondasun nabarmenak

  • Ifraneko Parke Nazionala
  • Mohamed VI.aren meskita

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. a b «Africa: Lowest Temperature | ASU World Meteorological Organization» web.archive.org 2015-09-25 (kontsulta data: 2024-10-27).
  3. .
  4. .
  5. .
  6. (Ingelesez) «Al Akhawayn University» aui.ma (kontsulta data: 2024-10-27).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.