Idoia Buruaga Barcena (Elorrio, Bizkaia, 1981) Euskal Herria Bildu koalizioko bizkaitar politikaria da. 2015tik 2023ra bitarte Elorrioko alkatea izan zen.[1] [2]
Herriaren Eskubidea taldeak Buruaga alkate izatea ahalbidetuko zuen 2019an. Idoia Buruagak eta Joseba Muxikak seina boto jaso zituzten, eta Herriaren Eskubidearen abstentzioagaz EH Bilduk eskuratu zuen alkatetza.[3]
2019-2023 bitarteko legegintzaldian bigarren lehendakariordea izan zen Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaian.
2023ko hauteskundeak eta gero EH Bilduko Julene Lazkano hartu zion erreleboa.[2]
Erreferentziak
Kanpo-estekak