Ichikawa (japonieraz: 市川市, Ichikawa-shi?)
Japoniako hiria da, Chiba prefeturako laugarrena populazioari dagokionez. 2012ko erroldaren arabera 469.603 biztanle ditu.
Geografia
Chiba prefeturaren ipar-mendebaldean dago, Tokiotik oso gertu. Edo ibaiak ezartzen du hiriaren mendebaldeko muga.
Historia
Paleolito garaian jadanik populatua izan zen eremua. Harri Aroko tresnak eta Jōmon Aroko oskol pilaketak aurkitu dituzte. Nara Aroan Shimōsa probintziako hiriburua izan zen eta XV eta XVII mendeen artean Satomi eta Hōjō leinuen artean borroka gogorrak izan ziren bertan.
Ichikawa herria 1889an eratu zen eta 1934an hiri bihurtu zen.
Ondasun nabarmenak
- Hokekyō-ji tenplu budista.
- Katsushika Hachiman santutegia.
- Satomi parkea.
Iruditegia
Senidetutako hiriak
Kanpo estekak