Ibogaina

Ibogaina
Formula kimikoaC20H26N2O
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
CC[C@H]1C[C@@H]2C[C@@H]3[C@H]1N(C2)CCC4=C3NC5=C4C=C(C=C5)OC
MolView3D eredua
KonposizioaNitrogeno eta karbono
Motaiboga alkaloid (en) Itzuli
Masa molekularra310,205 Da
Erabilera
Hartzeko bideaoral administration (en) Itzuli
Rolaexcitatory amino acid antagonist (en) Itzuli, haluzinogeno eta enteogeno
Identifikatzaileak
InChlKeyHSIBGVUMFOSJPD-CFDPKNGZSA-N
CAS zenbakia83-74-9
ChemSpider170667
PubChem197060
Gmelin5852
ChEMBLCHEMBL1215855
EC zenbakia201-498-4
ECHA100.001.363
MeSHD007050
RxNorm5638
UNII3S814I130U
NDF-RTN0000022611
PDB LigandHJM

Ibogaina konposatu organiko heteroziklikoa da C20H26N2O formula duena triptaminen klasekoa. Bi zentro kiral ditu eta, ondorioz, lau estereoisomero. Solidoa da. Disolbagarria da kloroformotan. Narritagarria eta psikoaktiboa da[1][2].

Ibogaina produktu naturala da. Apocynaceae familiako landareetan, hala nola Tabernanthe iboga, Voacanga africana eta Tabernaemontana undulata espezietan aurkitzen da.

Sintesia

Ibogaina prestatzen da Tabernanthe ibogatik erauzita[3]. Hainbat bide sintetiko ere deskribatu izan dira[2].

Erabilera

Atariko ikerketek droga-mendekotasunean lagun dezakeela adierazten dute; hala ere, ikerketa klinikoak falta dira[4]. Erabilera bigarren mailako ondorio larriekin eta heriotzarekin lotu da. 1990 eta 2008 urteen artean, aldi baterako ibogaina irenstearekin lotutako 19 heriotza izan zirela jakinarazi zen; horietatik sei bihotz-gutxiegitasun akutuak edo infartuak jota hil ziren. Oraindik ez dakigu zenbat subjektuk erabili duten, aldi horretan albo-ondorio garrantzitsurik izan gabe. Drogomenpekotasunerako tratamendu alternatibo gisa erabiltzen da zenbait herrialdetan. Beste herrialde batzuetan debekatu izanak ikerketa zientifikoa moteldu du[5]. Ibogaina introspekzio psikologikoa eta miaketa espirituala errazteko ere erabiltzen da. Substantziaren propietate psikodelikorik ez duten ibogainaren deribatuak (adibidez, 18-MC) saiakuntza klinikoak egiten ari dira[6], frogatu baita ez direla ez psikodelikoak ez psikoaktiboak[7], eta gizakiengan segurtasun-profil positiboa dutela.

Historia

Iboga zuhaitzaren (Tabernanthe iboga) sustraiaren azalaren psikoaktibitatea, ibogaina ateratzen dena, lehen aldiz Afrika erdialdeko tribu pigmeoek aurkitu zuten, ezagutza Gaboneko bwiti tribuari transmititu ziotenak. Esploratzaile frantsesek, era berean, Bwiti tributik ikasi zuten eta iboga Europara ekarri zuten 1899-1900 urteetan. Iboga duten prestakinak sendagai eta errituetarako erabiltzen dira bwitien Afrikako tradizio espiritualetan, pigmeoen herrietatik ikasi dutela diotenak. 1962an Howard Lotsof izan zen mendekotasunaren aurkako propietateak zituela iragarri zuen lehena, baina Mendebaldean mende bat atzera egin zuen. Frantzian Lambarène bezala merkaturatu zen eta estimulatzaile bezala erabili zen. Gainera, Estatu Batuetako Inteligentzia Agentzia Zentralak (CIA) ibogainak 1950eko hamarkadan izan zituen ondorioak aztertu zituen[8].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) PubChem. «Ibogaine» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2026-05-03).
  2. a b Shulgin, Alexander T.; Shulgin, Ann. (1997). Tihkal: the continuation. Transform ISBN 978-0-9630096-9-2. (kontsulta data: 2026-05-03).
  3. O'Neil, M.J. (ed.). (2013). The Merck Index - An Encyclopedia of Chemicals, Drugs, and Biologicals. Royal Society of Chemistry,, 904 or..
  4. (Ingelesez) Brown, Thomas Kingsley. (2013-02-28). «Ibogaine in the Treatment of Substance Dependence» Current Drug Abuse Reviews  doi:10.2174/15672050113109990001. (kontsulta data: 2020-08-29).
  5. (Ingelesez) Alper, Kenneth R.; Lotsof, Howard S.; Kaplan, Charles D.. (2008-01-04). «The ibogaine medical subculture» Journal of Ethnopharmacology 115 (1): 9–24.  doi:10.1016/j.jep.2007.08.034. ISSN 0378-8741. (kontsulta data: 2020-08-29).
  6. «Ibogaine: Can it Cure Addiction Without the Hallucinogenic Trip? | The Village Voice» www.villagevoice.com (kontsulta data: 2020-08-29).
  7. (Ingelesez) «Ibogaine: One Man's Journey To Mexico For Psychedelic Addiction Treatment» www.wbur.org (kontsulta data: 2020-08-29).
  8. Ibogaine : proceedings of the first international conference. Academic Press 2001 ISBN 0-12-469556-6. PMC 309784101. (kontsulta data: 2020-08-29).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.