Iaca edo Iacca (iberiar idazkeraz: ) egungo Jakan zegoen antzinako erromatar hiria izan zen, antzinako baskoi herrixkan eratua.[1]
800 metroko altueran, Oroel haitzaren iparraldean eta Canfrancen hegoaldean, Aragoi ibaiaren ondoan zegoen. Iakatarren hiriburua izan zen baina Klaudio Ptolomeok baskoi hirien artean kokatu zuen. Iakatar hauek akitaniarrekin lotura estua zuten eta litekeena da baskoiak edo baskoituak izana.[2]
Tito Liviok, Estrabonek eta Plinio Zaharrak ere hiriari buruz idatzi zuten.[3]
K.a. 195. urtean Katon Maiorrek hiriari eraso eta hurrengo urteko udaberrian, suessetanien laguntzari esker, konkistatu egin zuen. Erromatarren agindupean, Pirinioetako bideak babestu zituen eta ekonomia-gune inportantea izan zen III. mendera arte.