026
Hội An (txinera tradizionalez: 會安), lehen Faifo deitua, Vietnamgo hiria da, Quảng Nam probintzian dagoena. Egun, 120.000 biztanle inguru ditu.
Herrigune historikoa XV. eta XIX. mendeen arteko asiar merkatalgune baten adibide nabarmena denez, UNESCOk 1999an Gizateriaren Ondare izendatu zuen.[1]