Hydnellum lundellii

Hydnellum lundellii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaThelephorales
FamiliaBankeraceae
GeneroaHydnellum
Espeziea Hydnellum lundellii
Mikologia
 
himenio tolestua

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Hydnellum lundellii Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.

Sinonimoak: Sarcodon lundellii, Hydnum subsquamosum.

Deskribapena

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Ganbiletik laura, batez ere erdialdean, askotan irregularra ertz izurtuarekin edo lobulatua. Belusatu fin batekin, baina laster ia leuna; arrosa-okre kolorekoa edo larru kolorekoa, ertza argiagoa.

Eztenak: Dekurrente samarrak. Zuritik kapelaren kolorera doazenak, punta zuriekin.

Hanka: 3 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa. Sendo samarra, erditik urrunera, oinarrira mehetua; kapela baino argiagoa, ia leuna.

Haragia: Zuria edo horia, batez ere hankan, usaingabea eta zapore garratzarekin.[1]

Etimologia: Hydnum terminoa greziar tubero hitzetik dator, Linneoren onddo genero honi emandako izen arbitrarioa. Subsquamosum epitetoa latinetik dator, ia ezkatatsua, latza, esan nahi duen “subsquamosus” hitzetik. Kapelaren azala ia leuna duelako.

Jangarritasuna

Ez da jangarria

Nahasketa arriskua

Hydnellum versipelle delakoarekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua

Udazkenean. Koniferoen basoetan.

Banaketa eremua

Alpeak, Austria, Txekia, Danimarka, Suedia, Norvegia, Finlandia, Estonia.[2]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 589 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Hydnellum lundellii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak