Hydnellum versipelle |
---|
|
|
|
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Thelephorales |
Familia | Bankeraceae |
Generoa | Hydnellum
|
Espeziea | Hydnellum versipelle
|
|
Basionimoa | Hydnum versipelle |
---|
|
Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
| |
Hydnellum versipelle Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.
Sinonimoak: Hydnum versipelliforme, Phaeodon versipellis, Hydnum crassum, Sarcodon versipellis.
Deskribapena
Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, beste kapela batzuekin konkreszentea, multzo osoak eratuz. Forma irregularrekoa, ganbiletik lautura eta erdian ondoratua ertz lobatuarekin, orokorrean mehetua, mehea. Gainazala ia leunetik ezkatatxo fibrilosoetan hautsira, txikiak eta estu, laranja-arre kolorekoa, gero ilunagoa, ondoren arrexka purpurina tonalitate arin batekin.
Eztenak: Dekurrenteak, motz samarrak, estu, hori-herdoil kolorekoak punta zuriekin.
Hanka: Ia betik oinarrian beste oin batzuekin elkartuta, multzo bat osatuz, zilindrikoa edo sabelduna oinarrirantz non mehetu egiten den, betea, zuri flokosoa behealdean, gainerakoan kapelaren kolorekoa, hasieran fibrilosoa, gero ia leuna, opakua.
Haragia: Zurixka, horia hankaren oinarrirantz. Zaporea garratz samarra eta usaina nahikoa atsegina, meleka.[1]
Etimologia: Sarcodon terminoa grekotik dator eta arantza haragitsuekin esan nahi du. Versipelle epitetoa berriz latinetik dator, alderantziz, itzuli esan nahi duen “verso” hitzetik eta azala, esan nahi duen “pellis” hitzetik. Ezkatak dituelako?
Jangarritasuna
Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
Identifikatzeko nahikoa erraza den Hydnacea bat da.
Sasoia eta lekua
Koniferoen basoetan edo mistoetan. Ez da urria.
Banaketa eremua
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Alpeak, Austria, Eslovenia, Norvegia, Suedia, Estonia, Espainia, Frantzia, Italia, Alemania, Pirinioak.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak